Sarako kantariak elkarteak, urtero bezala, kantu afaria antolatu du, eta aurten larunbatean, urriak 6, iraganen da. Hitzordua 19:30etik goiti emana da Lur Berri gelan eta afariarentzat 130 toki badira. Afaria animatzeko Primaderan Urruñako taldea etorriko da. Erran, arrats hori laguntzaileei esker antolatzen duela. 20 eurotan zintzur bustitzea eta afaria ere izanen dira.