Larunbat honetan, urriak 6, animalien besta iraganen da. Horretarako, goizean, 10:00etatik landa ateak irekiko dituzten kiroldegian. Besta hori animaliak deskubritzeko aukera da, etxeko eta baserriko animaliak, baita salbaiak ere: erleak, harrapariak, sagu xaharrak eta bertze ainitz. Horrez gain, txakur bat adoptatzeko aukera ere proposatua izanen da, erakusketak eta demostrazioak ere eginen dira, haurrentzako jokoak izanen dira eta tokiko produktuak deskubritzeko parada ere bai.
TTIPI-TTAPAren lehenagoko zenbaki batean aipatu bezala, baratzezainek landareak trukatzeko aukera ere izanen dute.