Urrezko Ezteiak ospatu dituzte berriki Danielle eta Grégoire Urrutia herritarrek. 50 urte elgarrekin bizi direla ongi markatu dute meza batekin Oletan eta bazkari batekin gure herriko ostatu batean.
Bertzalde, 1952an sortu diren herritarrek klaseko biltzarra izan dute berriki Ttotta ostatuan Ibarrunen eta 35 urte betetzen dituzten senpertarrak elgarretaratuko dira beren aldetik ondoko egunetan. Xehetasunak ondoko TTIPI TTAPAn.