Batera eta bertzera segitzen dute Arkupeak Jubilatuen Elkarteko kideek. Irailean, bertzeak bertze, Parisera eta Lezora egin dituzte ateraldiak, eta horiez gain, irailaren 27tik urriaren 9ra Benidormen izanen dira 90 bazkide. Horrez gain, urriaren 13an Bazkidearen Eguna ospatuko dute Donezteben eta horren barne, 85 urte bete dituztenak eta 50 urte ezkondurik egin dituzten bikoteak omenduko dituzte. Bazkide, omendu eta senitartekoekin, guztira 600 bat lagun elkartuko dira.
Horrez gain, urriaren 25ean Lodosako kontserba lantegia bisitatzera joanen dira eta azaroaren 5etik 14ra Lanzarote irlara joanen dira 36 bazkide.