42.600 euro inguru atera ditu Udalak uso postuen enkantetik

TTIPI-TTAPA 2012ko urr. 4a, 12:47

Kostata esleitu dira postuak eta oraindik ere batzuk hutsik gelditu dira

Kostata, baina uso-postu gehienak adjudikatuak gelditu dira. Zor­tzi frentetan banatuta, guztira 70 postu atera ditu aurten Udalak enkantera, bi urteko aprobetxamendurako, baina horietako batzuk baino ez dira esleitu. Gainera, lehenbiziko enkante deialdian izandako erantzun eskasaren ondotik, bigarren deialdi bat egin zuen Udalak hasierako prezioak %10 jeitsiz. Orduan ere ez ziren denak esleitu eta hortik aitzinera eskain­tzak aurkeztuz joan dira ehiztariak, baina ez denak hartzeraino. Ubedon, adibidez, ez dute postu bakar bat ere hartu eta Bidasosta eta Argibelen ere ez dira denak esleitu. Golbain, Uztalakorda, Bidakorri, Labeaga eta Txarutan, aldiz, postu guztiak hartu dituzte ehiztariek, baina hasieran finkatutako prezioen azpitik. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun