Udalak berriki esleitu du Herriko Etxea, eskola, medikuaren kontsulta, Aurtitz eta Iturengo plazaren garbiketa eginen duen arduraduna. Udalak lehiaketa bidez esleitu du eta lau herritarren artean Alazne Untxalok aurkeztu zuen proposamen egokiena eta bera izanen da urte batez garbiketa lanak eginen dituena.