Javier Sein herriko txirrindulariak afizioz eta libreki hainbat eta hainbat BTT lasteketa egin ditu. Euskadiko BTT txapelketako hiru fasetan ibili da, denetan postu onak lortuz: Zegaman egin zen proba irabazi zuen. Nafarroako Selekzioarekin Espanian barna ere ibili da, batean Vigon eta bertzean Gijonen. Udan atsedenaldia izan ondotik orain Nafarroako txapelketako probetan parte hartzen ari da, tartean Berako BTT zeharkaldian parte hartuz. Zorionak eta segi horrela!