Giro ederrean joan da aurten ere Joaldunen Eguna

Arkaitz MINDEGIA 2012ko urriaren 4a

Ameztiko xokoak alaitu zituzten joare soinuekin

Eguraldia lagun zutela, Joaldunen Egun ederra ospatu zen joan den irailaren 22an. Goizeko lehen orduetan joare soinuak herritik Ameztiko xokoak alaitu zituzten, trikitilariekin batera. Eguerdi aldera herrira jeitsi eta beraien itzulia egin ondotik, bes­tak aitzinera segitu ­zuen, aizkolariak, bertso­lariak, bazkaria eta nola ez besta giroarekin. Goizean joare soinuekin hasi eta Joxe Angel akordeoilariaren soinuekin bukatu zen Joal­dunen Eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun