Abenduaren 22an eginen den Mendiaren Egunerako prestaketekin hasia da Erreka Elkartea. Oraindik ez du xehetasun zehatzik jakinarazi, baina Alex Txikon alpinista ezaguna gonbidatuko duela aitzineratu du. Gainerako xehetasunak eguna hurbildu ahala emanen ditugu.
Elkarteak baieztatu duena atletismo sekzioak ekipazio berria ateratzeko asmoa duela izan da. Eskaerak egiteko Santi San Migueli deitu behar zaio (650 133255).
Bertzalde, Errekako eskubaloi talde guztiek hasi dute denboraldi berria. Seniorren entrenatzailea Patxiku Ganboa da eta Felipe Ganboa eta Luismi Apezetxea ditu laguntzaile. Jubenilen entrenatzaileak Iban eta Txomin Mindegia dira; infantil mutiletan Jesus Olalla eta Pilar Olalla dira entrenatzaileak eta nesketan Iban Ezkurra eta Txibi Uterga; alebinek Haizea Erkizia dute entrenatzaile eta Delia Portillo eta Bittori Mendiburu laguntzaileak. Benjaminetan, Elena Zabala eta Maider Omar dira entrenatzaileak.