Ulibeltzak Mendi Taldeak irteera zoragarria egin zuen irailaren 22an, Sunbilla eta Goizueta artean. Eguraldiak izugarri lagundu zien ibilaldi polit hau egiteko. Ondotik, Goizuetan bazkaldu eta horrela bukatu zuen eguna taldeak. Hagitz ongi pasatu omen zuten.