Sunbillako dantzariek eta erraldoiek izugarrizko erakustaldia eman ziguten irailaren 22an, urte guztian ikasitakoa erakutsiz. Denetara 15 dantza dantzatu zituzten, haur, gazte nola helduek eta erraldoiek, berriz, bi dantza egin zituzten. Irakasle lanetan Amadeo eta Marikruz izaten dira. Jende andana etorri zen dantzen jaialdia ikustera. Laugarren urtea da jaialdi hau ospa-tzen dela eta jendeak oso gustukoa izaten du. Dantzak hasi baino lehen dantza taldeak txistulariei sorpresa ederra prestatu zien, Ttuntuna oparitu baitzieten.
Dantzak hauek izan ziren: Boastitzea, Agurra, desmayo, Neskatxak, Borobila, Arrosa lore lore, Zinta Dantza, Sorgin Dantza, Cortes, Gorulari, ciego, eskotis, Fandango, Arin-Arin eta polka. Gaiteroak: Amadeo eta Iñigo. Atabalaria: Tomas. Txistulariak: Edurne, Rakel, Maxux, Amadeo eta Maider.