Prozesu eratzailea abian da

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 4a

Gazte Oihua

Irailaren 29an Zarautzen egindako agerraldian gazte talde berria sortzeko gogotsu azaldu zen Hego Euskal­ Herriko gazte andana. Helburu horre­kin, Gazte ZukGua ekime­na mar­txan­ jarri dute. Urrian­ hasi eta hilabeteetan bilera ireki­ eta parte hartzaileak eginen dira inde­pendentzia eta sozia­lismoa oinarri, talde berria nolakoa izanen den eztabaidatu eta erabakitzeko. Gazte ZukGua, norbanakotik­ kolektibora izanen­ da prozesu eratzailearen leloa eta ahalik eta gazte ge­hienek parte hartzea da helburua, gazte guztien problema­tikei eran­tzuna emate­ko tresna­ izan nahi baitu. Ekimen hau prestatzen ibili­ diren gazteek argi utzi dute ez dagoela­ deus erabakia, hutsetik hasi behar baita talde berria, eta eskualde honeta­ko gazteak ere animatu na­hi dituz­te, ­denen ekarpena baliagarria izanen delakoan.­

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun