Arrakastaz ospatu da Etxalarko lehen gazte eguna

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 4a

Gazte Oihua

Etxalarko gazteek egun guztirako egitaraua prestatu zuten irailaren 15ean. Goizeko gosariarekin hasi eta hurrengo eguneko goizaldera arte luzatu zen besta, Morge, Arma tiro punk, Egurra ta kitto eta Unsain taldeen kontzertuekin. Egunez, berriz, gosariaz gain, paella txapelketa, bazkaria, jokoak eta triki-poteoa izan ziren­. Etxalarko gaztik taldetik jakinarazi digutenez, besta egun honen balorazio hagitz positiboa egin dute, egunez antolaturiko ekitaldietan Etxalarko gazte gehienek parte hartu zutelako eta arra­tsez  inguruko herrietatik jende dezente etorri zelako. Hurrengo urtean, beraz, II. Gazte Eguna antolatzeko asmoa erakutsi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun