Bortzirietako gazteek gazte mugimenduaren aurkako jazarpena salatu dute

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 4a

Estatuaren jarrera ezkorra erakusten dutela diote

«lkasturte hasiera ez da nahi bezain gozoa izan euskal gazteriarentzat». Halaxe adierazi dute Bor­tzirietako gazteek. Irailaren 18an, Balmasedan Imanol Gon­za­lez Karran­tzako gaztea atxilotu zutela oroitarazi dute eta mar­txoaren 29ko greba egunean­ autobus baten azpian etxean egindako lehergailu bat jartzea le­poratu­ta, epaileak kar­tze­­lara bidali duela. Hori­ «aitzakia bertzerik ez dela» salatu dute Bor­tzi­rie­tako gazteek, «eus­kal gaz­­­­­teria kriminalizatu eta oztopatzeko ber­tze­ saia­kera bat». Haien ustez, ho­rrek erakusten du espainiar estatua urduri da­goe­la euskal gazteria an­tola­tzen dabilela soma­tu­ta. Atxiloke­ta erabaki politikoa dela iritzi diote.

Bertzalde, Hernani eta Urnietako 10 gazte epaituei elkartasuna adierazi diete Bortzirie­tatik. Auzitegi Nazionalak 9 eta 7 urte arteko espe­txe zigo­rra eza­rri nahi die Segiko­ kide izatea lepora­tuz. «Es­ta­tuaren jarreraren ber­tze adibide bat» de­la diote Bortzirietako gazteek eta azaldu dute «eus­­kal jendartea urra­tsak ematen ari den arren, es­ta­tuak berdin jarraitzen duela, mugimendu oro gel­diarazi nahian». Hala ere,  gazteei antolatzen segi­tzeko deia luzatu diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun