Santa Krutz bestak giro ederrean

Irune eta Itsaso 2012ko urriaren 4a

Irune ELIZAGOIEN

Irailaren 14an Santa Krutz ermitan meza eta ondotik hamaiketakoa izan ziren. Arratsaldean txokolatada eta eguna ongi akautzeko afaria izan zen. Igandean, berriz, ermitako meza Justo Sanzberro auzotarra izandakoa eta berriki Ameriketan hil denaren alde izan zen. Sainduneko zubian 60 lagun in­guru bildu ziren bazkaltzera eta ondotik dantzaldia izan zen eta aurtengo bestei akabera afariarekin eman zioten Urritzokietakoek.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun