Usategietako tradizioaren besta

Irune eta Itsaso 2012ko urriaren 4a

Laura ELIZAGOIEN

Irailaren 23an Lizaietan ospatu zen Usategietako tradizioaren besta. Egun guztian izan ziren ekitaldien balorazio hagitz positiboa egin dute antolatzaileek. Sarako eta Etxalarko artisauak etorri ziren eta jende aunitz hurbildu zen. Bazkaltzera 300 lagun inguru gelditu ziren. Eguraldia haizetsua izan arren, giro ederra izan zen, eta arratsaldeko euriak ez zuen­ jendea izutu. Musika eta kantuak berandu arte segitu zuten.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun