Udazkena ailegatzearekin batera, Elgorriagako Onddo eta Zizen Kofradiak antolatutako ospakizunek ez dute hutsik eginen. Urriaren 6an, larunbatean, 20:00etan Juanito Mariezkurrena gogoan XII. kazuela lehiaketa eginen da bainuetxean.
Urriaren 7an, igandea, meza ospatuko da. Ondotik kofrade berrien izendapena eginen da eta Arangurengo abesbatzak emanaldia eskainiko du. 11:00etan Zubietako joaldunak eta Bearzana txaranga karrikaz karrika ibiliko dira. Eguerdian, batzuk onddo eta zizekin prestatutako kaxuelei begira ari diren bitartean, besteak zizekin prestatutako kaxulekin sukaldaritza lehiaketa egiten den bitartean bertzeak Migeltxo Saralegi harrijasotzailearen erakustaldiaz gozatzen egonen dira. Aurtengo berrikuntza gisara, 13:00etan pisurik haundiena duten onddo beltzak sarituko dira. Lehenbiziko saria 75 euro eta produktu lotea izanen da, bigarren saria 50 euro eta produktu lotea eta hirugarrena, 25 euro eta produktu lotea. Segidan, txistorra, urdaiazpiko, odolki, gazta, sagardo eta ardo dastaketa eginen dira frontoian.