Euskararen herri hizkeren Atlasaren IV. liburukia aurkeztu dute Euskaltzaindia eta Nafarroako Gobernuak. Abeltzantzari eta etxeari lotutako hitzak biltzen dira bertan. Herri batean eta bestean gauza bakoitzari nola erraten zaion jakin nahi duenak Atlasean begiratzeko aukera izanen du. Nafarroako 27 herritan egin dute bilaketa, horien artean 9 eskualdekoak dira. Aniz, Donamaria, Erratzu, Etxalar, Ezkurra, Goizueta, Leitza, Lekaroz, Sunbilla eta Zugarramurdiko hitzak jaso dituzte.
Liburukia bi partetan dago banatua, lehenengoa etxe-abereei eskainia dago. Txerriaren inguruko gaiak hartzen du tarterik handiena, bertzeak bertze txerriaren izenak, txerriak etxean hartzen zuen tokia, txerri-hiltze prozesua... herri bakoitzeko berezitasunak jasotzen dira. Bigarren zatian, etxearen esparruari buruzkoak ageri dira: etxe edo eraikuntza tipoak, biztanleen jabetza mailak, etxearen parte nagusiak...