Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, urriko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 6.074.
Saria, bi lagunendako bazkari bat izanen da, Etxalarko Elutsa jatetxean. Aipatu, bertzalde, irailean ere ez zela zenbaki sariduna agertu. Hilabete hondarrean bukatu zen epea, eta beraz, orain ezin da saria eskatu. Urriko zozketaren saridunak hilabete bukaera arteko epea izanen du saria eskuratzeko. Horretarako Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du: 948 635254.