Bi doneztebar aurrez aurre aritu dira Asobal ligako partidan

TTIPI TTAPA 2012ko urriaren 1a

Doneztebetik joandako zaleak Meoki eta Mindegiarekin, partida akitu eta gero. Erreka Elkartea

Ibai Meokiren Anaitasuna eta Niko Mindegiaren Naturhouseren arteko partida zuzenean ikusi zuten Errekako hainbat zalek

Joan den urtean elkarrekin aritu ziren Niko Mindegia eta Ibai Meoki doneztebarrak eskubaloiko Asobal ligan, San Antonio taldean. Baina taldea desagertu eta biek talde berriak bilatu behar izan zituzten. Mindegia Logroñoko Naturhouse taldean ari da eta Meoki Iruñeko Anaitasunan. Biek herri eta koadrilla berekoak eta Errekako harrobikoak izanagatik, arerio izan ziren larunbatean Anaitasunan.

Joan den urtean elkarrekin aritu ziren Niko Mindegia eta Ibai Meoki doneztebarrak eskubaloiko Asobal ligan, San Antonio taldean. Baina taldea desagertu eta biek talde berriak bilatu behar izan zituzten. Mindegia Logroñoko Naturhouse taldean ari da eta Meoki Iruñeko Anaitasunan. Biek herri eta koadrilla berekoak eta Errekako harrobikoak izanagatik, arerio izan ziren larunbatean Anaitasunan. Aitzaki horrekin, Doneztebetik jende aunitz hurbildu zen partida eta batez ere, bi doneztebarrak, «Errekako harrobiko bitxi preziatuenak» ikustera. Bientzat izan ziren animoak, baina azkenean Nikoren Naturhouse nagusitu zen, 23 eta 27. Mindegiak bi gol egin zituen eta Meokik bat. Niko Mindegiak onartu zuen «zerbait berezia zela eskubaloiaren katedralera itzultzea» eta Nafarroatik kanpora ari den lehen aldia den arren, «arras gustora» omen dago Logroñoko taldean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun