Etxalargo Itsaso eta Irune Elizagoien ahizpek trikitilari trebeak direla erakutsi dute bertze behin. Atzo Zumaian jokatu zen XIV. Artadiko Trikitilari txapelketan irabazle suertatu dira. Lau bikotek parte hartu zuten eta eskualdekoak nagusitu ziren. Azken urteetan lortu dituzten sariei gehitu zaie atzokoa. Bertzeak bertze, Abuztuaren 15ean Zeanurin (Bizkaia) jokatu zen Euskadiko trikitilari gazteen txapelketa irabazi zuten bigarren urtez jarraian.