Legasako industrialdea suspertzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 4a

Ezkerretik hasita, Jose Mari Aierdi Cederna-Garalur elkarteko presidentea, Peio Etxabide Le­sa­kako alkatea, Antonio Erregerena Bertizaranako alkatea eta Garbiñe Elizegi Baztango alka­tea. TTIPI-TTAPA

200.000 metro koadrotik 35.000 erabiltzen ditu gaur egun Arcelor Mittalek

Baztan-Bertizarana-Bortziriak-Malerrekako Industria Batzordeak eta Cederna Garalur Elkarteak Nafarroako Gobernuarekin garatutako ekin­­­tzak aurkeztu zituz­ten irailaren 19an. Aipatu­ ekintzak gaur egun gu­ttiegi erabiliak diren industria-eremuak erabilera publikoko industria-lurzoru gisa berreskura­tzeko izan dira. Alde ho­rretatik, aipamen berezia izan du Legasako industrialdeak. 200.000 metro koadroko eremutik 35.000 bertzerik ez baititu erabiltzen Arcelor Mittal enpresak eta eskualdeko industrialdea izateko baldintza guztiak­ betetzen dituela uste dute alkateek. Alkaiagan egindako agerraldian, Peio Etxabide Lesakako alkatea, Antonio Erregerena Bertiza­ranako alkatea eta Garbiñe Elizegi Baz­tango alkatearekin batera, Jose Mari Aierdi Ce­derna-Garalur elkarte­ko presidentea izan zien­.
 
Azaldu zutenez, Bertizarana, Baztan, Bera eta Lesakako udalek osa­tzen duten Industria Batzordeak eta Cederna­ Garalur elkarteko ordez­kariek bilera egin zuten abuztuaren 3an Lourdes Goikoetxea Nafarroako Gobernuko Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariarekin eta Jorge San Miguel­ zuzendari nagusiarekin, eskualdearen egoeraren berri emateko. Bilera ho­rre­tan, Gobernuari oroita­razi zitzaion 1972an Go­ber­­nuak bultzatu zuela Legasako indus­trial­dea eta parte aktiboa izan zela eskualdearen garapen industrialean. Jardunbide hura ezinber­tze­ko­tzat jo zen orduan es­kual­deak bizi zuen emi­gra­zioa arintze aldera.
 
Antonio Erregerena Bertizaranako alkateak adierazi zuenez, «gaur, 40 urte eta gero, berriro ere eskatzen dugu, gaur egungo egoera korapila­tsua kontuan izanik, Legasako industrialdea sus­­pertzeko, Baztan-Bertizarana-Bidasoa-Ma­le­rreka eskualde osoaren mesedetan izanen den edozein indus­tria ezar­tze­ko lekurik aproposena izanik».
 
Garai batean Laminaciones eta gaur egun Arcelor Mittal denak 40 urte daramazki Legasan, baina sekula ez du indus­trialdea osotasunean era­bili. Legasako lantegia uztekotan ere izan da Arcelor Mittal azken aldian, baina Industria Departamentuko zuzendari nagusiak alkateei eta Cedernako ordezkariei erran zienez, «enpresak industrialdean lanean segitzeko asmoa du eta ins­­talazioak handitzeko aukera ere bada». Indus­tria batzordea osatzen duten eskualdeko alkateek horren berririk ez badute ere, euren asmoa ez da enpresaren heda­pena geldiaraztea, «baizik eta gaur egun har­tutako lursail guz­tiak kontuan hartuz, %30 baino ez, horren bikoitza ere uztea enpresak egin di­tzakeen heda­peneta­ra­ko. Baina 40 urte igarota­, eta inolako garapenik egin gabe, alkateen ustez «zentzuzkoa dirudi lur horiek itzuli eta era­bilera publikoa ema­tea».
 
Baztanen erabilgarri dagoen lurzoruari dagokionez, Lekarozko En­pre­sa Campuseko lursai­lak aprobetxatzeko aukera ere mahai gainean pa­ratu zen, en­presa be­rriak ezar daitezen.
 
BULEGO TTIKIAK ETA NABEAK, EKINTZAILEEI ETA ENPRESEI ERRENTAN
 
Lesakako Udalaren eta Cederna Garalur Elkartearen arteko lankide­tza-hitzarmena ere sinatu zuten abuztuaren 3an, Al­kaia­gako enpresa-zentroa kudea­tze aldera.
Cederna Garalur Elkarteak 'coworking' filosofiaren barnean, eskual­de­ko enpresei emanen dizkien zerbitzu berriak ere aurkeztu zituzten Isabel Elizalde Cederna-Garalurreko zuzendari-gerenteak eta Arantxa Arre­gik Bertizarana-Bortziriak-Malerrekako garapen-eragileak. Ekin­tzai­leei eta enpresei bulego ttikiak eta na­beak­ prezio onean alokairuan emanen zaizkie, enpresa be­rriak sortzea bultzatzeko eta horrekin batera en­plegua sortzeko eta baliabide komunak partekatuko dituzte. 
 
Nabeak eta bulegoak alokairuan hartuta dauz­katen enpresei dagokienez, egonaldi-urtearen arabe­rako tarifa murriz­tua eza­rriko zaie: nabeak aloka­tzeko hilabeteko prezioa metro koa­droko 6,50 eurokoa bada, lehenbiziko urtean­ erdiprezioan eginen da (3,25 euro) eta bigarrenean %25eko mu­rrizketarekin (4,87 euro).
 
Bulegoen kasuan, hilabeteko tarifa 90 eurokoa da eta le­henbiziko urtean %50­eko murriz­ke­ta izanen du (45 euro) eta bigarre­nean­ %25­ekoa (67,50 euro). Pres­takun­tza-programak eta topaketak egiteko pres­ta­kun­tzarako aretoak ere alokatuko ditu Cedernak, baita 10 ekipo informati­ko dituen gela ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun