Azken hilabeteetan Arantzazu, Paris eta Lezon egon ostean, Bernidormera joan dira gaur Arkupeak jubilatuen elkartekoak. 90 bazkide joan dira eta urriaren 9an itzuliko dira, hamahiru egunez Benidormeko kostaldean ibili ondoren. Bidaia honetatik itzultzen direnean, ospakizun eta irteera gehiago izanen dituzte esperoan. Urriaren 13an bazkidearen eguna ospatuko dute, 85 urte eta urrezko ezteiak betetzen dituztenei omenaldia eginen diete. Goizeko hamaika terdietan Doneztebeko elizako meza nagusira joanen dira eta mezaren ondoren banatuko zaizkie opariak omendutakoei. Bazkariaren txanda izanen da jarraian, dantzaldiarekin amaitzeko.
Eta urriaren hondarrean, 25ean hain zuzen, Lodosa eta Lizarrara irteera eginen dute. Lodosako kontserba enpresa batera joanen dira lantegia, txanpinonerak eta ikatz begetalaz piparra erretzen dituzten labeak ikusi eta produktuak gero zuritu eta latetan nola sartzen dituzten ikusteko. Lizarrako merkatua ere bisitatuko dute eta ondoren Venta Larrion jatetxera joanen dira bazkaltzera.