Ireki dute Solaslaguna ekimenean izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2012ko irailaren 27a

urriaren 22ra arte egongo da zabalik

Euskaldun berriak eta zaharrak elkartzea du helburu Solaslagunak. Astean behin ordubetez, euskaraz solasteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak elkartzen dira horrela. Euskara hobetzeko, zabaltzeko, indartzeko... asmoz sortutako programa da. Interesa duenak urriaren 22ra arte du izena emateko aukera.

Euskaldun berriei euskaltegitik kalerako jauzia ematen laguntzeko asmoa du solaslagunak. Paseoan, kafe baten bueltan, parkean... azken finean, euskaltegitik kanpo,  kalean,  astean behin ordubetez euskaraz hitz egitea. Horretarako, euskaraz mintzatzeko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak batzen dira. Ekintza osagarriak ere egiten dituzte, herriko beste mintzalagun taldeekin irteerak, afariak, kirol ekintzak, mintza eguna... Programan parte hartu ahal izateko baldintza bakarra euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izatea da.  Ekimena euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskara bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortzeko, indartzeko eta zabaltzeko asmoz sortu da.

Informazio gehiago eskuratu eta izena emateko bideak hauek dira:

Solasgunearen txokoa: Tel: 610 920 673 edo solaslaguna@topagunea.org

Bortzirietako euskara mankomunitatea: Tel: 948 634 125 edo euskara@bortziriak.org

Malerrekako mankomunitateko euskara zerbitzua: Tel: 948 451 746 edo euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org

Baztango udaletxeko euskara zerbitzua: Tel: 948 580 006 edo euskara@baztan.es

Bortzirietako euskaltegia: Tel: 948 637 796

Malerrekako euskaltegia: Tel: 948 451 555

Baztango Suinki euskaltegia: Tel: 948 452 471

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun