Eskualdeko futbol talde nagusien arteko partidetan, Leitzako Aurrera eta Donezteberen arteko derbia izan zen asteburuko hitzordu nagusia. Leitzarrak nagusitu ziren etxean, Arkiskilen, Anttonen bi golei esker. Baztanek garaipena lortu zuen etxean, Gure Txokoak etxetik kanpo bezalaxe eta Beti Gaztek galdu egin zuen Zarautzen. Hauek izan ziren asteburuko emaitzak:
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko Mailan
Zarautz 2 - Beti Gazte 1 (beraien atean)
Nafarroako Preferente mailan
Baztan 5 (Estebe Goñik, Javier Urrutiak 2, Alejandro Mota eta Antton Astiz)– CD Gares 2
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Dunboa Eguzki 0 - Gure Txokoa 2 (Jokin Pinacho eta Mikel Morcillo)
Beti Gazte B atsedena.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Aurrera 2 (Anttonen golak) - Doneztebe 0, derbia leitzarrek irabazi zuten.
Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
Beti Gazte 4 (Unai Telletxearen golak) – Behobia 2
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Rotxapea B 1 – Baztan 2 (Asier Olabe eta Jon Osakar)
Doneztebe 7 (Daniel Piok 2, Ander Basterra, Fermin Estanga, Cristofer Alvarez, Emanuel Gonçalves, Pedro Aleixo) – CD San Cernin 0
Gipuzkoako kadeteen ohorezko mailan
Beti Gazte 2 (Andoni Arriola eta Urki Txoperena) – Antiguoko B 4
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Gure Txokoa 0 – Real Union B 0
Nafarroako kadeteen lehen mailan
Baztan 0 – CD Cantolagua 2
Nafarroako kadeteen bigarren mailan
Doneztebe 7 (Mikel Retegik 2, Marcos Azkarate, Diego Armando, Julen Retegi, Gonzalo Dos Santos eta Eloy Garcia) – Gazte Berriak 0
Nafarroako infantilen lehen mailan
CD Internacional 0 - Beti Gazte 5 (Jonan Fagoagak 2, Javier Parrak 2 eta Paulo Ramos)
Berriozar CF 2 – Baztan 1 (beraien atean)
CD Ardoi A 4 – Doneztebe 0
Nafarroako infantilen bigarren mailan
Beti Gazte 10 – CD Lezkairu 0
Nafarroako Emakumezkoen Ligan
CD Itaroa Huarte 3 – Doneztebe 1 (Aitziber Azpeitia)
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako lehen mailan
Gure Txokoa 7 (Gorka Retegik 3, Aritz Perezek 2, Aitzol Irizar eta Sabino Gomez) - Horbel Taberna 1
Gipuzkoako bigarren mailan
Egintza 3 - Gure Txokoa 1 (Aitor Cerezo)
Gipuzkoako hirugarren mailan
Umore Ona Goizueta 6 - Uzturpe FS 4