Euskal Herriko herri anitzetan bezala, Baztanen ere euskaraz bizitzearen nahia aldarri bihurtu dute ehundaka pertsonek Elizondoko karriketan. 206 lagun aritu dira lasterka, horietarik 129 haurrak, eta 78 gazte eta helduak. Lasterkariez gain jendeketa gorra bildu da ikustera. Ikusi argazkiak
Helduetan irabazleak, honako hauek izan dira:
Emaztekietan:
1.- Maria Mendiburu
2.- Noemi Martirena
3.- Patricia Leiza
Gizonkietan:
1.- Alberto Barberena
2.- Iñaki Telletxea
3.- Haritz Gaztelu
Irabazleek txapela, gasna, ardo botila bat eta diploma eskuratu dute, bigarrenek bi ardo botila eta diploma eta hirugarrenek ardo botila bat eta diploma Sari banaketaren ondotik opari ederrak zozketatu dira: motxila, kafetera, gosaritarako kitta, aspiragailua, sukalderako robota…
Zozketaren ondotik kale antzerkia izan da, eta jende anitz bertaratu da ikustera.
Elizondon bezalaxe, Beran eta Leitzan ere egin dituzte lasterketak.