Baztan-Bidasoaldeko hautetsiek bat egin dute irailaren 26ko greba orokorrerako deialdiarekin

TTIPI TTAPA 2012ko irailaren 25a

Baztan-Bidasoaldeko alkate eta zinegotziak, astelehen eguerdian Bertizanako Herriko Etxean egindako agerraldian. Utzitako argazkia

PPren Gobernuak inposatzen dituen neurriek instituzioak gutxietsi eta kudeaketarako duten ahalmena mugatzen dutela uste dute

Irailaren 26rako, asteazkenerako iragarria dagoen greba orokor deialdiarekin bat egfn dute Baztan-Bidasoaldeko hainbat alkate eta zinegotzik, astelehen eguerdian Bertizaranako Herriko Etxean egindako agerraldian. Eskualdeko Aralar eta Bildu, Baztango Ezkerra, Etxalarko Etxalar Aintzinerat eta Elgorriagako Mattin Larralde independientea agertu dira prentsaurrean.

Irailaren 26rako, asteazkenerako iragarria dagoen greba orokor deialdiarekin bat egfn dute Baztan-Bidasoaldeko hainbat alkate eta zinegotzik, astelehen eguerdian Bertizaranako Herriko Etxean egindako agerraldian. Eskualdeko Aralar eta Bildu, Baztango Ezkerra, Etxalarko Etxalar Aintzinerat eta Elgorriagako Mattin Larralde independientea agertu dira prentsaurrean.

Irakurritako agirian aipatu zutenez, «gure herria eta herritarren etorkizuna kinka larrian jartzen duten erabakien aurrean, eta ikuspuntu guztietatik kaltegarriak diren eta izango diren erabakiak gauzatzera behartu nahi gaituzte». Horregatik, hautetsiak diren neurrian, «PPren gobernuak sakondu dituen neurri politiko eta ekonomikoak arbuiatzen ditugu, gure herriaren etorkizuna baldintzatu eta arriskuan jartzen duelako eta gure instituzioenganako mespretxua adierazten dutelako».

Euskal Herriak bere etorkizun politikoa ez ezik, ekonomikoa ere eraikitzeko behar duen marko politiko burujabearen alde lan egin behar duela uste dute. «Burujabetza ekonomikoa behar dugu, arlo ekonomikoan, laboralean, fiskalean edota sozialean gure erabaki propioak hartu ahal izateko eta egungo eredua errotik aldatzeko. Horretan datza egungo egoeraren aurrean defendatzen dugun alternatiba», jakinarazi dute.

«Murrizketa eta inposaketa guzti hauei erantzuteko eta aurre egiteko harresi sozial indartsu bat eraiki behar dugu. Datorren irailaren 26an beste urrats bat emateko aukera izango dugu Euskal Herriko sindikatu eta eragile sozialetatik egin den greba deialdiarekin bat eginez. Horregatik egun horretan hemen gauden hautetsiek grebarekin bat egingo dugu», aipatu dute bukatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun