“Baztan” pelikula irailaren 24an estreinatuko da Donostiako Zinemaldian

TTIPI TTAPA 2012ko irailaren 24a

Patxi Bengoetxea elizondarra, «Baztan» filmaren grabaketan. Artxiboko argazkia

Eskualdeko hainbat lagunek parte hartu dute filman aktore laneatan

Eskualdeko hainbat lagun aktore lanean jarri dituen “Baztan” pelikula irailaren 24an estreinatuko dute Donostiako Zinemandiaren barne, Zabaltegisailean. Urriaren 5etik aitzinera berriz, zinema-aretoetan eskainiko dute.

Eskualdeko hainbat lagun aktore lanean jarri dituen “Baztan” pelikula irailaren 24an estreinatuko dute Donostiako Zinemandiaren barne, Zabaltegisailean. Urriaren 5etik aitzinera berriz, zinema-aretoetan eskainiko dute.

Iñaki Elizalde zuzendari nafarraren lehen filma da “Baztan” eta bailara horretan sortu eta grabatutako lana da. Agoteek bizi izan zuten diskriminazio egoera islatzen du filmak. Bi garai ezberdinetan gertatzen diren istorioak uztartzen ditu filmak: batetik, XVII. mendean agoteek jasan izan zuten diskriminazioa eta horren aurka borrokatzen saiatzen den Joxe gaztearen istorioa ezagutuko dugu, eta bertzetik, gaur egun ballera pelikula bat filmatzera doan zinema ekipo batena. Unax Ugalde eta Carmelo Gomez dira protagonista nagusiak, baina lehenbiziko aldiz kamera aitzinean paratu diren eskualdeko bertze hainbat aktore ere aritu dura lanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun