Herri kirola gustuko duenari ez zaio aukerarik faltako datozen egunetan. Igandean, irailak 23, Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatuko da Uharten, 17:30ean hasita. Han izanen dira Floren Nazabal, Donato Larretxea, Juan Jose Lopez, Jon Rekondo, Ander Erasun, Aitor Senosiain, Oihan Larretxea, Julen Kañamares eta Juan Jose Erdozia. Lehen bortz sailkatuek finalerako txartela eskuratuko dute eta finala urriaren 7an eginen da Etxarri Aranatzen. Nafarroako Harri-Jasotze txapelketa Igantzik hartuko du, hilaren 29an, 18:00etan. Unai Bertiz, Josetxo Urrutia eta Xabier Ariztegi ariko dira, eta lerro hauek idazterakoan konfirmatu gabea zuten Xabier Igoa eta Aitor Oiarbide ere bai beharbada.