Aurten ere bigarren izan da Nafarroa Herrialdeen Txapelketan

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 21a

Txokorretan lehenbiziko postua lortu du Fernando Etxegaraik

Joan den urtean bezala, aurten ere biga­rren sailkatu da Nafa­rroa Garaia XXIV. Zazpi Herrialdeen Arteko Txapelketan. Baina aldi honetan Bizkaia izan da nagusi, 2003az geroztik txapelketa irabazi gabe egon ondotik. Txapelketa Getxo-Algortan (Bizkaia) jokatu zen irai­laren 8an. Bizkaiak 50 puntu eskuratu zituen, eta lau puntuko aldea kendu zion Nafarroa Garaiari,hamahirukoa Gipuzkoari eta hamabor­tzekoa Lapurdiri. Araba bosgarren sailkatu zen eta Nafarroa Beherea seigarren. Zuberoak, aldiz, ez zuen parte hartu­.
 
Bizkaia lau kiroletan nagusitu zen: ingude-altxatzen (Joxe Lapaza­ran) eta lasto-altxatzen (Jon Lapazaran), orga jokoan (Oskar Perez) eta aizkoran (Aitzol Atutxa). Nafarroako taldeari dagokionez, hiru kiroletan lortu zuen garaipena: Fernando Etxegarai beratarrak txokor bil­tzen, Berriozarko tal­deak zaku-eramate lasterketan eta Ultzamako Iñaki eta Josetxo Barbe­rena anaiek arpanean. Gipuzkoak txinga-eramaten eta harri-jaso­tzen irabazi zuen eta Lapurdik sokatiran. 
 
Eskualdeko gainerako kirolari dagokienean­, Amaiur, Berriozar eta Basaburua-Imotzeko sokatira taldea lauga­rren gelditu zen; Jose­txo Urrutia leitzarra bigarren izan zen ingude altxatzen, Karlos Sein igantziarra hirugarren lasto-altxatzen, Unai Bertiz sunbildarra hirugarren harri-jasotzen eta Lazaro Bujan leitzarra bosgarren orga-jokoan. Txingak eramaten Arazuriko Francisco Etxe­berria aritu zen Naf­a­rroako taldean eta biga­rren gelditu zen eta aizkoran Juanjo Lopez le­zaundarra, eta hau ere bigarren izan zen.
 
SAILKAPENA
1. Bizkaia   50 p.
2. Nafarroa 46 p.
3. Gipuzkoa 37 p.
4. Lapurdi 35 p.
5. Araba 24 p.
6. N. Beherea 13 p.
 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun