Bortz urte pasatu dira Azkainen Kilika gaztetxea sortu zutenetik, eta orain, urteurren hori modu berezian ospatu nahi dute, egun osoko bestarekin.
10:00etan omeleta txapelketa eginen dute plazan eta 12:00etan poteoa. 14:30ean bazkari herrikoia eginen dute plazan, 10 euroren truke. Erreserbatzeko (0033) 645 647893ra deitu beharko da. Arratsaldean, 17:00etan, dantza ikuskizuna izanen da Nora Ezean konpainiaren eskutik eta 22:00etatik aitzinera kontzertuek hartuko dute lekukoa: The Lookers, Norte Apache eta Karma taldeek eskainiko dituzte kontzertuak.