Besta kontuak alde batera utzi gabe, ospakizunekin segitu nahi dute Amaiurren, Erratzun eta Donezteben. Hiru herriek egun berak aukeratu dituzte eta asteburu honetan besta ttikiak edo errebestak izanen dituzte.
Doneztebe
Doneztebeko besta ttikiak ekitaldiz beterik datoz. Ortziralean, 18:00etan haurrentzako jarduerak izanen dira: aurpegi margotzea, txokolatada... 18:00etatik 20:00etara, berriz, Agerralderekin dantzaldia izanen da Santa Luzia plazan. 20:00etan txupinazoa botako dute Santa Luzia plazatik eta ondotik poteoa izanen da. 00:00etatik 04:00etara Agerralderekin dantzaldia izanen da Santa Luzia plazan.
Larunbatean, 10:00etan diana izanen da txistulariekin eta horren ondotik, 11:00etatik 13:00etara begi lehiaketa antolatu dute. Begien argazki erakusketa eta bozketa eginen dira eta begirik politenarentzat sariak izanen dira. 11:00etan Gorriti Bear-Zana frontoian ibiliko da eta ordu berean mus txapelketa ere jokatuko da. 12:00etan buruhaundiak aterako dira eta 13:00etan triki-poteoa eginen da. 14:00etan Gazte Burrunbaren bazkaria eginen da Belarra jatetxean.
Arratsaldean, 16:30ean asto lasterketa eginen da Santa Luzia plazatik abiatuta. Jokoak ere izanen dira. 19:00etan dantza latinoen erakustaldia izanen da Bayaderos dantza eskolaren eskutik eta ordu berean erremonte partidak ere jokatuko dira. Alde batetik, Urrutia II.a eta Zubiri, Ezkurra II.a eta Saldiasen kontra ariko dira, 30 tantora eginen dute partidan; bigarren lehian, Urriza eta Aizpurua II.ak, Uterga eta Olazar izanen dituzte kontrario 40 tantora. 23:00etatik 06:00etara kontzertuak izanen dira Santa Luzia plazan: Sutan, Governors, Koma eta DJ Uriz taldeekin.
Amaiur
Amaiurren ortziralean eta larunbatean ospatuko dituzte errebestak. Ortziralean, irailak 21, 17:00etan Txan magoak ikuskizuna eskainiko du eta 21:00etan afaria izanen da Gaztelu elkartean. 00:00 aldera martxa izanen da goitiko ostatuetan.
Larunbatean, berriz, 14:00etan zikiro jatea antolatu dute, Frantzisko akordeoilariak alaituta. 21:00etan odolki eta zingar jatea eginen dute eta 23:00etan gaupasa izanen da Dantzadi taldearekin.
Erratzu
Erratzun larunbata izanen da besta eguna, irailaren 22a. Goizean, Fanfar-onak fanfarrearekin kalejira-poteoa eginen dute eta 14:30ean zikiro-mozorro jaterako elkartuko dira. Ondotik, kantaldia eta dantzaldia izanen dituzte Mendiberriren eskutik eta gauean gaupasa elkartean.