Frantzian jubi­la­zioa­ lortzen eskualdeko hainbati lagun­du zien Silva Susperregi zendu da

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 20a

Arkupeak elkarteko hainbat eta hainbat bazkideri Frantzian jubilazioa lortzen lagundu zien Jose Silva Sus­­perregi abuztuaren 21ean hil zen Hendaian, 89 urterekin.
Urte aunitzez Kon­tsu­latuan lan egin­ ­zuen Silvak eta emaz­tea hil eta jubilazioa hartu zue­nean, lan honetara dedikatu zen. Arkupeak elkarteak-ek aunitz baloratu izan du bere lana eta aitorpen gisa oroigarria ere oparitu zion. Milaka lagun pasatu ziren bere etxetik eta jubilaziorako beha­rrezkoa zen dokumentazioa lor­tzen lagundu zien. Lerro hauen bidez, aparteko bere lana az­pima­rra­tu nahi du Arkupeak elkarteak, hain­ber­tze lagunen me­sede­rako lan egin zuelako eta aldi berean, doluminak adiera­zi nahi diz­kie bere­ anaia-arre­ba eta ilo­bei. Oraindik ere badago Frantzian jubilazioaren esperoan dagoen jendea eta Arkupeak elkarteak jakinarazi duenez, Hendaiako udaletxera ­joan behar da. Baio­na­ko Gizarte Segurantzan ari den ardura­dun bat hilabetero joaten omen da Hendaia­ra jubilazioa lortu nahi­ dutenei laguntzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun