Abuztuaren 31n Arantzazura bidaia egin zuten Arkupeak Elkarteko 323 bazkidek. Sei autobusetan egin zuten ateraldia. Arantzazuko bisitaren ondotik, Azpeitiko Kiruri jatetxean bazkaldu zuten eta ondotik dantzaldia ere izan zuten. Giro ederrean pasatu zuten eguna. Arantzazuko ateraldiaren ondotik, irailaren 10tik 16ra Parisera joan ziren Arkupeak-eko bazkideak eta irailaren 14an Lezora. Horrez gain, irailaren 27tik urriaren 9ra Benidormera joateko asmoa dute. Urriaren 13an Bazkidearen Eguna ospatuko dute eta egun horretan 85 urte eta Urrezko Ezteiak egin dituztenei omenaldia eginen diete. Urriaren 25ean Lodosa eta Lizarra bisitatuko dituzte eta azaroaren 5etik 14ra Lanzarote aldera joanen dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.