Hainbat ikastaro eta hitzaldi antolatu ditu Arkupeak-ek

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 20a

Aste honetan bukatuko da izena emateko aukera

Arkupeak jubilatuen elkarteko bazkide eta baz­kide ez direnentzat hainbat ikastaro eta hi­tzal­di prestatu ditu zu­zen­­daritzak: artearen historian sarrera, matemati­ka kalkulu orriarekin, frantsesa (hasiera edo ja­rraipena), jubilatu eta zaintzaleen inguruan, tokian tokiko historiaren tailerra eta 2012 Zahar­tze Aktibo eta Belaunaldi arteko Elkartasunaren Urte Europarraz ere bai. Ikastaro horiek paratu ditu oraingoz martxan eta interesatuek aste honetan matrikulatu beharko dute, irailaren 21a baino lehen, 948 450878ra deituz 09:30etik 12:30era. 
 
Behin matrikula egite­ko epea bukatuta, irai­la­ren 24an interesatu guz­tiekin bilera eginen da Arkupeak-en egoi­tzan, 17:00etan. Zuzendari­tzak ikastaroak Donezteben ematea aurrei­kusia du baina bertze herrietan ere guttieneko­ kopurua apuntatuz gero, Beran eta Elizondon izan daitezke klaseak. 
 
Bertzelako ikastaroak ere izanen dira: fran­tsesa, olio-pinturarako sarrera, informatikako has­tapena eta sakon­tzea... Kasu hauetan, urria­ren 1etik 5era eman beharko da izena eta nahi duten guztiek parte har dezakete.
 
Hitzaldi batzuk ere antolatu dituzte: Bizi testamentua, heriotza duina eta borondatezko aurrerapenak solasaldia azaroaren 15ean Donez­teben eta azaroaren 22an Leitzan eskainiko dira. Jubilazioa eta pentsioen eta testamentuen ingu­ruan ere hitzaldia antola­tzeko asmoa dute, nahiz eta oraindik ez duten zehaztu noiz. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun