Irail hondarrean bukatuko da konpostontziak eskatzeko epea

Ttipi-Ttapa 2012ko irailaren 20a

Neurri haundiko trasteak biltzera etxeraino joaten dira bila, eta dohainik. Artxiboko argazkia

Neurri haundiko trasteak biltzeko telefono berria da orain

Baztango Udalak eta Malerreka eta Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateek az­ken lau urte hauetan egin dituzten konpostaren kanpainetan, guz­tira 624 konpostontzi banatu dituzte dohainik. Horietan azkenekoak, ekainean eta uztailean egin zituz­ten. Ekainean, adibidez, 164 kon­postontzi banatu zituzten Baztanen eta 88 Malerrekan. Uztail hasieran, berriz, 43 konpostontzi banatu ziren Bortzirietan.

Oraindik ere norbait interesatua baldin badago izanen du aukera, ze­rrenda berria betetzen ari baitira. Hilabete honetan izanen da es­ka­tzeko aukera, irai­laren 30era arte. Baztanen 948 580006­ra deitu behar da, Malerrekan 948 451746­ra eta Bor­tzi­rie­tan, 948 635254ra.

Bertzalde, traste haun­dien bilketa egiteko telefono berria dela oroitarazi dute Mankomunitateetatik. Deituz gero, orain arte bezala etxera joanen dira bila eta dohainik, baina orain­ telefo­no be­rri honetara deitu behar da: 672 045734.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun