Uzta ederra bildu dute Pentako Anita eta Markosek

Fermin ETXEKOLONEA 2012ko irailaren 20a

Fermin ETXEKOLONEA

Nabari da bai baratzean aritzeko esku ona dutela Pentako Anita eta Markosek. Uzta ona izan dute, tomate eta kalabaza ederrak bildu baitituzte. Tomateen kasuan kilotik goitikoak bat baino gehiago izan dituzte eta bakarren bat kilo eta erdikoa ere bai. Otordu ederrak egin izanen dituzte barazki eder hauekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun