Gure herriko neska-mutilei ere akitu zaizkie udako oporrak eta ikasturte berria hasi dute. Lekarozko institutura, lehen aldiz, Batxilergoa egitera joan direnak Maialen, Olaia eta Beñat dira. Unibertsitate ikasketak egiten hasi dena Nerea da, Gasteizera joan da. Donezteben bi haur ttiki berri hasi dira: Unai eta Hegoi eta Iturengo eskolako ikasketak akitu eta Doneztebera DBHko 1. maila egitera joan dena Mikele da. Iturengo eskolan, berriz, Aihen eta Candela dira lehenbiziko aldiz eskolara doazenak.