Igande honetan, irailak 23, Nafarroako I. Mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa jokatuko da Uharten, 17:30ean hasita. Hamar aizkolari ariko dira lehian eta tartean izanen da Ander Erasun aurtiztarra. Lehenbiziko bortz sailkatuek urriaren 7an Etxarri Aranatzen jokatuko den finalerako txartela lortuko dute.