Udako hilabeteetan itxita egon da Gaztegunea, baina ikasturtea martxan jartzearekin batera, gaztetxoen txoko bihurtu den egoitzako ateak berriz zabaldu nahi dituzte gurasoek. Dagoeneko mugitzen eta bilerak egiten hasi dira eta urrian ireki nahi dute. Aurrerago xehetasun gehiago emanen dugu eskolatik kanpo neska-mutikoei aisialdirako aukera polita eskaintzen dien zerbitzu honen in-guruan.