Maika Ariztegik ez du parekorik txokor biltzen. Aurten hamabigarren aldiz, Euskal Herriko emakumezkoen Txokor Biltze Txapelketa irabazi du eta gainera, berak orain dela urte batzuk egindako marka ere hobetu du. Sasoi betean segitzen du eta nahiko arrazoi badenez, zorionak hemendik! Xehetasun gehiago kiroletako orrian aurkituko dituzue.