Koadrilen eta peñen eguna eginen da San Migel egunean

TTIPI-TTAPA 2012ko irailaren 20a

Biharamunean, Kastro, Saralegi, Rekondo eta Kañamares aizkoran ariko dira

Irail hondarra hurbil­tzen ari den honetan, Sanmigel bestak ailega­tzeko gero eta gu­ttiago geldi­tzen­ da. Urrozen ere prest dituzte lau eguneko bestak eta  haur, gazte nahiz hel­duen­da­ko ekitaldiak antolatu dituzte irai­laren 28tik urria­ren 1era bitarte. Musika, otorduak, he­rri kirolak, lehiaketak... Denetarik izanen da.

ORTZIRALA, irailak 28
BEZPERA
• 17:00etatik 20:00­etara puzgarriak.
• 20:00etan altxaferoak eta ezkil-jotzea.
• 21:30ean zopak He­rriko Ostatuan.
• 00:30ean dantzaldia FIDELekin.
 
LARUNBATA, irailak 29
SAN MIGEL EGUNA
• 11:30ean Meza ­Nagusia.
• 12:30ean herri kirolak. Neskek eta mutilek parte hartuko dute.
• 13:30ean zizka-mizkak Herriko Ostatuan.
• 17:00etan Gorritiren saioa, bere animaliekin­.
• 19:00etan pilota partidak.
• 21:00etan koadrilen eta peñen eguna. Kupela ere izanen da eta txiste kontalariekin afaria.
• Arratsaldez eta gauez, dantzaldia AIERRIK taldearekin.
 
IGANDEA, irailak 30
• Goizez eta arratsaldez haurrendako puzga­rriak.
• 11:00etan mus txapelketaren hasiera.
• 13:00etan aizkora apustua: alde batetik, Raul Kastro eta Sarale­gi, eta bertzetik, Rekon­do eta Kañamares elka­rren kontra ariko dira.
• 17:30ean trikitilari gazteen emanaldia.
• 20:00etan tortilla eta postre lehiaketa.
• Arratsaldez eta gauez dantzaldia AGERRALDErekin.
 
ASTELEHENA, URRIAK 1
BESTEN BUKAERA
• 11:00etan mus txapelketaren bukaera.
• 11:15ean haurrendako jokoak.
• 14:30ean herri bazkaria Julio Soto eta Jexux Mari Irazu bertsolariekin. Gai-jartzailea Kopito izanen da.
• Arratsaldez eta gauez dantzaldia SALABE­RRIrekin.
• 22:00 aldera afaria plazan, zingarra eta txistorrarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun