Errekako talde seniorrak dagoeneko badaki lehen fasean arerio izanen dituen taldeak zein diren: Maristas, Bardenas, Anaitasuna, Burlata, Beti Onak, Carcastillo eta Ardoi. Liga irailaren 29an hasiko bada ere, Errekari atsedenaldia egokitu zaio eta debuta urriaren 6an eginen du etxean, Bardenasen kontra. Halere, denboraldi berria behar bezala prestatzeko bi lagunarteko partida jokatuko ditu: lehenbizikoa irailaren 14an jokatzekoa zuen Uharteren aurka eta bigarrena hilaren 29an eginen du Irungo Gaztik-en kontra, 17:00etan.
Bertzetik, Iban eta Txomin Mindegiak entrenatzen duten jubenilek urriaren 13an hasiko dute denboraldia.
Asobal mailan ere liga hasia da eta bi ordezkari ariko dira: Ibai Meoki Anaitasuna taldean, eta Niko Mindegia Logroñoko Naturhousen.