Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, ailegatu dira besta ttikiak. Asteburu honetan izanen dira, ortziral eta larunbatean, eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte.
ORTZIRALA, irailak 21
• 18:00etan haurrentzako jarduerak: aurpegi margotzea, txokolatada...
• 18:00etatik 20:00etara Agerralderekin dantzaldia Santa Luzia plazan.
• 20:00etan pintxoak Santa Luzia plazan.
• 20:00etan txupinazoa botako da Santa Luzia plazatik.
• Ondotik poteoa.
• 00:00etatik 04:00etara Agerralderekin dantzaldia Santa Luzia plazan.
LARUNBATA, irailak 22
• 10:00etan diana txistulariekin.
• 11:00etatik 13:00etara begi lehiaketa: begien argazki erakusketa eta bozketa. Begirik politenentzat sariak.
• 11:00etan Gorriti Bear-Zana frontoian.
• 11:00etan mus txapelketa.
• 12:00etan buruhaundien irteera.
• 13:00etan triki-poteoa.
• 14:00etan Gazte Burrunbaren bazkaria Belarra jatetxean.
• 16:30ean asto lasterketa Santa Luzia plazatik hasita. Jokoak ere izanen dira.
• 19:00etan dantza latinoen erakustaldia Bayaderos dantza eskolaren eskutik.
• 19:00etan erremonte partidak, Mariezkurrena, Menditxuri eta Udalak lagunduta. Lehenbiziko partidan, Urrutia II.a eta Zubiri, Ezkurra II.a eta Saldiasen kontra ariko dira 30 tantora; bigarren partidan Urriza eta Aizpurua II.ak, Uterga eta Olazar izanen dituzte kontrario 40 tantora.
• 23:00etatik 06:00etara kontzertuak Santa Luzia plazan: Sutan, Governors, Koma eta DJ Uriz taldeekin.