Udako oporrak akitzearekin batera, ludoteka zerbitzuak ere irailaren 4an itxi zituen ateak. Uztailean zazpi haurrek eta abuztuan zortzik izan duten Natalia Arretxea hezitzailearekin egoteko aukera eta bai gurasoak eta bai haurrak kontent gelditu dira. Argazkian abuztuan egondako haurrak ageri dira: Ibai, Joanes, Maialen, Ekiñe, Iraide, Garaine, Miguel eta Magali.