Ulibeltzak Elkarteko kontuak

Maider PETRIRENA 2012ko irailaren 20a

Bestak pasatutakoan, Ulibeltzak Elkarteak bilera batera deitu zituen­ bazkideak, bestetako kontuak eta bertze afera­ batzuk jakinarazteko. Irai­laren 8an egin zen bilera eta bes­tak ongi joateaz aparte, aipatzekoa da zazpi bazkide berri sartu direla eta hori poz­garria da. Bazkideak honako hauek dira: Esteban Korta, Pablo Mari­txalar, Mikel Arretxea, Xabier Petrirena, Pello Al­tzuri, Josu Apeztegia eta Leire Sanzberro. 

Bide batez, junta­koek jakinarazi dute edozein bazkidek galdera edo aipamen bat egin nahi badu e-posta bat sortu dutela: ulibeltzak@ gmail.com. Gisa berean, bestetan laguntza eman zuten eta lanean aritu ziren guztiei ere eskerrak eman nahi izan dizkiete juntakoek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun