3 urteko 16 haur hasi dira aurten eskolan

Maider PETRIRENA 2012ko irailaren 20a

Guztira 76 ikasle dira eskolan

Uda akitu eta eskola hasi. Ale honetan hori izanen da seguruenik herri aunitzetan mintzagai. Sunbillan, hiru urteko 16 haurrek eman diote ikasturte berriari hasiera: Iraide, Garaine, Alberto, Lorea, Ekiñe, Nahia, Omar, Ander, Eneritz, Xabier, Alain, Xabier­, Eneko, Kemen, Nahia eta Oihane dira. Aldiz, bortz neska-mutilek utzi dute herriko eskola eta Doneztebeko institutura joan dira DBH egitera. Gainerakoan, guztira 76 ikasle dira Sunbillako eskolan.

Jangela zerbitzua ere irailaren 5ean hasi zen eta horrat 37 haur joanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun