Irailaren 9an Antsolokueta auzoko bestak ospatu ziren. 2004a geroztik ospatu ez baziren ere, aurten berriz ere jendea gogoz zegoen auzoko bestak aitzinera ateratzeko. 45 lagun bildu ziren presa ondoko aparkalekuan bazkaltzera eta Beñat eta Amaia trikitilariekin eman zitzaien akabera bestei.