'Sortuko dira besteak' ikuskizunerako bertze hamar sarrera banatuko ditu TTIPI-TTAPAk

Ttipi-Ttapa 2012ko irailaren 21a

Ikuskizuna larunbat honetan izanen da Iruñeko Gaiarre antzokian

Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Alex Sardui (Gatibu), Pier Paul Berzaitz, Arantxa Irazusta, Petti eta Amets Arzallusek parte hartuko dute larunbat honetan, irailak 22, Iruñeko Gayarre antzokian eginen den ikuskizunean. TTIPI-TTAPAk dagoeneko hamar sarrera banatu ditu eta oraindik ere bertze hamar gehiago banatuko ditu deitzen duten lehenbiziko bortz lagunen artean. TTIPI-TTAPAko telefonoa 948 635458 da eta gaur, ortzirala, 15:00 baino lehen deitu beharko da.

Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Alex Sardui (Gatibu), Pier Paul Berzaitz, Arantxa Irazusta, Petti eta Amets Arzallusek parte hartuko dute larunbat honetan, irailak 22, Iruñeko Gayarre antzokian eginen den ikuskizunean.  TTIPI-TTAPAk dagoeneko hamar sarrera banatu ditu baina bertze hamar sarrera eskuratu ditu eta deitzen duten lehenbiziko bortz lagunen artean hamar sarrera banatuko ditu. TTIPI-TTAPAko telefonoa 948 635458 da eta gaur, ortzirala, 15:00 baino lehen deitu beharko da.

Saioa 21:00etan izanen da

Orain arteko saridunak

Hasierako hamar sarreren saridunak Miren Urriza (Legasa), Rosamari Iribarren (Arantza), Nerea Zelaieta (Lesaka), Ana Altzuri (Aurtitz) eta Usoa Vicente (Sunbilla) dira. Saridunek Iruñean, Gaiarre antzokiko leihatilan jasoko dituzte bina sarrera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun