Sara eta Etxalarko herrien arteko akordioa berretsiko da igandean

Irune eta Itsaso 2012ko irailaren 20a

Lizarietako lepoan hainbat ikusgarri izanen dira egun osoan

Igande honetan, irailak 23, Lizarietako zelaian ospatuko den bestarako egita­rau zabala antolatu dute­:

• 11:00etatik 13:00etara artisau-lanen erakusketa eta salmenta. 
• Usazaleen paleta egite erakustaldi partehar­tzailea. 
• Hamaiketakoa.
• Pirinioetako 10 usategien erakusketa.
• Usategien inguruko proiekzioak.
• 12:00etan Sara eta Etxa­­­lar arteko hitzarmena sinatuko dute bi alkateek.
• 12:30ean Orson We­lles-ek usategietan egindako dokumen­ta­la­­ren proiekzioa (1955).
• 13:00etan Sarako dan­tzarien emanaldia.
• 14:00­etan zikiro jatea, Sarako gaite­ro eta kantu tradizionalekin.
• Ondotik, indar probak.
 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun